11 MAR. 2020 BEGIRADA «Intsumituak», euskara eta ikastolaren kontra Hendaiako ikastolak zuen espazio premiari erantzunez, 2018an Udalak herriko eskola publikoan lekua eskaini zion. Frantzia Intsumitua ez dago ados, ordea. Hauteskundeei begira, Jean-Luc Melenchonen jarraitzaileek Alderdi Komunistari babesa adierazi diote, ikastolari toki publikoa ematearen aurka azaldu delako, hain zuzen ere. Intsumisioa… euskararen aurka.