KLIK

Bi hankakoak paseoan atera nahi eta lau hankakoak gogorik ez

Kalera ateratzea oso-oso mugaturik dugun konfinamendu sasoi honetan, drama litzateke hainbatentzat gizaseme honi bere zakurrarekin gertaturikoa: Tokioko Ueno parkean bueltatxoa egin nahi eta lau hankako lagunak ezetz, bertan geratu behar duela, egonean, etzanda. Kieto. Ez du ahalegin txikienik ere egiten bi hankadun adiskidearen pausoei jarraitzeko. A ze kontrastea baten ernegatu aurpegiaren eta bestearen patxadaren artean...

Argazkia: Behrouz MEHRI | AFP