03 ABR. 2020 BEGIRADA Ehun soziala, ezinbestekoa ahaztuentzat Aurreko abuztuan, 226 etxebizitza eta 1.300 biztanle dituen Maison Blanche «cité» marseillarrak sute handi bat bizi izan zuen. Administrazioak ez zien soluzio egokirik eskaini suteak kalean utzitako 17 familiei. Otsailaren 14an poliziak 18 urteko bizilagun bat tiroz hil zuen. Orain, pandemiaren testuinguruan, auzunean janaria banatzeaz arduratzen dena auzokideek osatutako kolektibo bat da.