BEGIRADA

Erlijioa koronabirusaren garaian

Aurreko igandean, Panamako apezpikuak herrialdeko hiriburuaren gainetik hegan egin zuen, herritarrak pandemiatik babesteko asmoz (argazkian, bi apaizez lagunduta, bi soldadu Panamako patroiaren irudia helikopteroan sartzen). Ikerketa zientifikoaren premia era gordinean azaleratu arren, ez dira gutxi trauma handien aurrean helduleku bila federa jotzen dutenak.