KLIK

Urdaibairi so egiten dion leiho birtualaren arrakasta

Urdaibai Bird Centerrek zuzeneko emanaldiak egiten ditu Biosfera Erreserbatik, egunero 24 orduz, bertako naturara eta hegaztietara gerturatu nahi duen ororentzat. Bada, koronabirusaren pandemiak eraginda itxialdia hasi zenetik, emanaldi horien ikusle-indizea izugarri hazi da. «50.000 familiaren etxeetaraino iritsi gara. Gezurra badirudi ere, hegaztien basa-bizitzaren emankizunak futbolarenak ordezkatzen ari dira etxe askotan», jakinarazi dute.

Argazkia: Monika DEL VALLE | FOKU