BEGIRADA

Haurren irudimena

Helduek bazkaria prestatzen duten bitartean, Gaza iparraldeko hiru neska hauek aza hostoak baliatzen dituzte kameraren aurrean agertzeko. Estatu sionistak azken bi hamarkadetan egindako operazio militarrek eta urteetako blokeoak bizitza izugarri gogortu dute Gazan. Hala eta guztiz ere, edo agian horrexegatik hain zuzen, pandemia bera ere abagune egokia izan daiteke jolaserako.