25 ABR. 2020 BEGIRADA Bizitzaren aldeko matxinada Atzo, Buenos Aireseko Villa Devoto espetxeko presoak teilatura igo ziren, funtzionario batek Covid-19an positiboa eman duela jakin ostean. Preso eta zaindari guztiei testak egitea eta OMEk aholkatutako neurriak aplikatzea exijitzen dute. Presoen osasun beharrak asetzearekin batera, ezinbestekoa da hainbat estatutan presoak matxinatzera eraman dituen espetxe eredua zalantzan jartzea.