29 ABR. 2020 BEGIRADA Langileriaren elkartasuna nonahi Berrogeialdian behargin asko lanik gabe gelditu dira jarduera franko itxi direlako. Hala ere, batzuek lagundu egin nahi dute eta boluntario aritzen dira lanean. Horietako bat Rize Jacobs irakasle hegoafrikarra da. Eskola itxita, sukalde inprobisatu batean janaria prestatzen dabil egun hauetan. Umeak kalean eta jateko ezer gabe ikusteak bultzatu du sukaldari boluntarioa bihurtzera.