07 MAY. 2020 BEGIRADA Ostalaritzaren patu iluna Ezkerraldeko hainbat taberna eta kafetegitako ateetan eskelak ikusten dira egunotan. Horiekin, sektorearen egoera larria adierazteaz gain, Gobernuak hartutako deseskalatze neurriak salatzea eta beren negozioak irekitzeko baldintza hobeak exijitzea dute helburu. Uneko premiez harago, garai iluna datorkio sektoreari, krisi ekonomikoari turismoaren gainbehera gehituko zaio eta.