GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Latinoamerikako lider ekologistak, jopuntuan


Jorge Enrique Oramas Cali inguruko lider sozial bat zen. Los Farallones Parke Naturalean egin nahi duten meategiaren kontra gogoz jardun zuen. Maiatzaren 16an hil zuten. Kolonbian ez dago bakerik, baina ama lurraren defentsan mobilizatzen diren lider sozialak Latinoamerikako herri askotan erailtzen dituzte. Kapitalismoak eskualdean duen aurpegi ankerrenetako bat da.