BEGIRADA

Bangladesh, luzera urpean amaitzeko arriskuan

“Amphan” tifoiak 84 lagun hil ditu Bangladeshen, eta milioika pertsonak aterpetxeetan babestu behar izan dute, covid-19aren arriskua gorabehera. Bangladeshek 167 milioi biztanle ditu eta Asiako herririk pobreenetakoa da, baita klima larrialdiaren ondorioek gogorren eragiten dutenetako bat ere. Atzo egindako argazkian, auzokideak ageri dira, kaltetutako presa bat konpontzen.