DESKONFINAMENDURAKO TELESAILAK
Trumpen burutazioak
Trumpen burutazio bat, alegia, AEBek armada espaziala behar dutela esan zuenekoa, komedia edo sitcom bihurtu dute “The office” telesail mitikoaren egileek. Ostiralean estreinatu zituzten lehen denboraldiko hamar kapituluak eta, dagoeneko, bazterrak mugiarazi ditu. Abiapuntua: Mark Naird (Steve Carrel) jenerala sortu berria den Armada Espazialaren buru da... eta Trump gogora ekartzen omen du askotan; zientziarekiko erakusten duen mespretxua –John Malkovich da baseko zientzialarien burua–, dituen joera arrazistak, ezin aurretik jakin nondik aterako den... Denboraldi osoa ikusi dutenek diote pixka bat motel hasi arren onera doala. Bestela, aukeran, “The office” berrikus dezakezue. Amazon Primen daukazue; dibertigarria oso.
Temas del día
«Si no se menoscaba nada la lengua dominante, es imposible revitalizar a las minoritarias»
Cultura
«Oteiza me ayudó desde el inicio diciéndome que no copiara a nadie»
Temas del día
«Ojalá olvidar que en sus manos deseamos morir»
Temas del día
Mendinueta, el despoblado que revive un día al año
Temas del día