09 JUN. 2020 KLIK Bilboko haizea vs LaLigaren itzulera kanpaina: 1-0 Futbolaren itzulera dela-eta (bihar berrabiatuko da Lehen Maila), LaLiga publizitate kanpaina betean ari da: 50etik gora estatutan, 160 bat ekimen prestatu ditu. Horietako bat Bilbon abiatu zuen atzo, baina arrakasta handirik gabe: Lehen Mailako 20 taldeen elastikoak zintzilikatu zituen Areatzako zubian, baina suhiltzaileak laster kendu behar izan zituzten horiek, segurtasunagatik, haizeak eta eguraldi petralak euskarria dantzan, erortzeko arriskuan, jarri zutelako. Argazkia: Marisol RAMIREZ | FOKU