BEGIRADA

Israel eta Palestina: beste gerra baterantz?

Hauteskunde kanpainan Benjamin Netanyahuk iragarri zuen berriz hautatua izanez gero Israelek Zisjordaniako azaleraren %30 baino gehiago anexionatuko zuela. Netanyahuk lehen ministro izatea lortu du berriz eta agindutakoa betetzera doa. Herenegun, Netanyahuren iragarpenaren kontrako mobilizazio batean Al-Fatah-ko kideek beren armak erakutsi zituzten. Gerra hotsak Palestinan.