GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Tentsioa berriz gora Koreako penintsulan


Ipar Koreako Armadak mugaren bere aldean zegoen Ipar Korearen eta Hego Korearen arteko lotura bulegoa leherrarazi zuen atzo. Kim Jong Un eta Moon Jae In Ipar Koreako eta Hego Koreako presidenteek 2018an egindako gailurraren emaitza esanguratsuena zen bulegoa. Leherketaren ondorioz, bi estatuen arteko harremanak berriz eten dira eta tentsioa nabarmen igo da mugan.