GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Izara bereziak, elurraren urtzea atzeratzeko


Italiako iparraldean, Presena glaziarrean, izara bereziak jarri dituzte, 100.000 metro karratu estali eta bertan dauden eski pistetako elurraren urtzea atzeratzeko. Halako neurri txikiek tokian toki klima larrialdiaren ondorioak arindu edo atzeratu ditzakete, baina mundu mailan adostutako neurri sakonak hartu ezean, “Titanic” itsasontziko musika bandarena egiten ariko gara.