28 JUN. 2020 KLIK Kattalin Miner eta Moio, Urrezko Hirukiaren jabe Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) Kattalin Miner saritu du “Moio. Gordetzea ezinezkoa zen” liburua idazteagatik. Urtero, ekainaren 28aren bueltan, «‘aniztasuna berdintasunean’ kontzeptuaren alde lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak» saritzen ditu Urrezko Hirukiarekin. Bestalde, Trapuzko Espartina «TERFei (Feminista Erradikal Trans-Baztertzaileak)» eman diete aurten, «haien gorroto-diskurtso transfoboagatik». Argazkia: Andoni CANELLADA | FOKU