30 JUN. 2020 BEGIRADA Nazioartea, beste alde batera begira Maiatzaren 30ean Israelgo polizia batek autismoa zuen Iyad Hallaq erail zuen. Israel Zisjordaniaren %30az jabetzeko plana martxan jartzear denean, Hallaq-en aurpegiaren ondoko mezuak munduari ohartarazpena egiten dio. Noiz izango du Palestinaren egoerak merezi duen arreta? Noizko, irtenbide duin bat palestinar herriarentzat? Noizko, sionismoak merezi duen «Nurenberg»-a?