04 JUL. 2020 BEGIRADA Bakar-bakarrik Hondartzari mugak jarri dizkio. Ba al du hori egiteko eskubiderik? Zergatik egin du? Agian, norbait galdu du pandemiaren eraginez. Agian, asteak eman ditu ZIU batean gaixo, edo osasun arloan egiten du lan eta azken hilabeteotan bizitakoak markatu du. Edo baliteke, besterik gabe, bere aiton-amona zaharrei bisitak lasai egin nahi izatea, edo jende gehiago hilko duen berragertze baten katebegia izan nahi ez izatea.