GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Meatzariak hilotz, kapitalismoa gordin


Luizi batek 160 meatzari lurperatu zituen Myanmarren ostiralean, munduko jade meategirik handienean. Euriteek meategi irekia are arriskutsuago, are hilgarriago bihurtu ondoren. Gehienak etorkin pobreak ziren, euren buruak arriskuan jarriz lan egitera behartutako langileak. Irudian, plastikoan bilduta, langileetako bat hilotz, kapitalismoaren aurpegirik gordinena.