08 JUL. 2020 BEGIRADA Macron ez da feminista Atzo talde feministek Eliseoaren aurrean protesta egin zuten, Emmanuel Macronek osatu duen Gobernu berriaren aurka. Izan ere, izendatu duen Barne ministroa ustezko bortxaketa bategatik ikertzen ari dira eta Justizia ministro berria #MeToo mugimenduarekin kritiko agertu izan da. Antza, Macronek esan zuena ahaztu du, hots, «agintaldiko erronka handia emakume eta gizonen arteko berdintasuna» zela.