24 JUL. 2020 BEGIRADA Espazioa konkistatzea da orain jomuga Atzo Txinak, estreinakoz, espazio-zunda bat jaurti zuen Martera. AEBekin dituen gatazkak gaiztotu diren unean, Pekinek bere espazio-planekin jarraitzen du, ezer gertatu ez balitz bezala. Ez da bakarra. Arabiar Emirerri Batuek beste zunda bat bidali zuten Martera astelehenean. Badirudi munduko egoera lazgarriaren aurrean, estatuak espazioari begiratzen hasi direla.