07 AGO. 2020 BEGIRADA Elkartasunez mozorroturiko propaganda Israel eta Libano etsaiak dira eta, teknikoki, gerran jarraitzen dute. Azken inbasioan, Israelek Libanoren azpiegiturak suntsitu eta milatik gora libanoar hil zituen. Beiruteko kaian gertatutako eztanda izugarriaren ostean, mundu osotik elkartasun mezuak iritsi zaizkio Libanori. Artean, Israeldik. Atzo Tel Aviveko udalaren fatxadan zedroen herriaren bandera ikus zitekeen. Zaila da halako amua irenstea.