GARA Euskal Herriko egunkaria
CRISIS DEL CORONAVIRUS

Hasi da txertoaren prezio lasterketa


Oraindik koronabirusaren aurkako txertorik izan barik, enpresa farmazeutikoak prezio lasterketa zoroan lehiatzen ari dira jada. Konpainia batzuek balizko antidotoen zenbatekoa ere aurreratu zuten atzo: 16 eta 31 euro artean. Pfizer, Merck eta Moderna laborategi estatubatuarrek duela egun batzuk aurreratu zutenez, gainera, koronabirusaren aurkako txertoa lortuz gero, ez dute kostu prezioan salduko. Johnson& Johnsonek eta AstraZenecak, aldiz, hasieran txertoak irabazirik lortu gabe saltzeko konpromisoa hartu dute.

Hainbat konpainiak ehunka milioi dolarreko dirulaguntzak jaso dituzte AEBetako eta beste herri batzuetako gobernuetatik, baina akordio horiek ez dira beti dosiaren gehieneko prezioa mugatzen duten klausulekin egiten. «Ez dugu txertoa kostu prezioan salduko», adierazi zuen adibidez Stephen Hoge Modernako presidenteak AEBetako kongresukide baten galderari erantzunez.

Moderna bioteknologia konpainiak txerto esperimental aurreratuenetako bat garatu du, eta hirugaren faseko entseguak hasi ditu jada 30.000 boluntariorekin. Enpresak 483 milioi dolar jaso zituen Trump Administrazioarengandik, txertoaren ikerketa eta garapen egitasmoak finantzatzeko, baina herrialdea hornitzeko inolako kontraturik gabe, Hogek zehaztu zuenez.

Garatutako txertoaren prezioa 27 eta 31 euro artekoa izango da dosiko, herrialde bakoitzak eskatutako bolumenaren arabera, konpainiak atzo adierazi zuenez. Stephane Bancel Modernako kontseilari ordezkariak azaldu zuenez, munduko gobernu eta eragile ezberdinekin lanean ari dira prezioa zehazteko.

Bestalde, Pfizer konpainiak atzo aurreratu zuenez, BioNTech enpresa alemaniarrarekin batera egiten ari den txertoaren kasuan, unitate bakoitzeko prezioa 16 eurotik gorakoa izango da. Modernaren kasuan bezala, txertoa hirugarren fasearen hasieran dago, proba klinikoen azken txanpan, fidagarritasuna eta segurtasuna ziurtatzeko.

Kostu prezioa baino garestiago

«Ez, ez dugu kostu prezioan salduko txertoa», esan zuen Merck konpainiako ordezkari Julie Gerberdingek ere. 2021era arte behintzat txertorik izango ez du Merkcek eta ez du hornidura-kontraturik sinatu.

«Aparteko unea bizitzen ari gara eta ezarriko dugun prezioak hori islatuko du», esan zuen John Young Pfizerreko ordezkariak. «Pandemiak iraun artean, gure txertoaren prezioa munduko osasun larrialdia kontuan hartuta ezarriko dugu».

Oxfordeko Unibertsitatearekin elkarlanean ari den AstraZenecak du uneotan txerto aurreratuenetako bat, eta bestelako jokabidea agertu du. Hirugarren faseko entseguak egiten ari dira eta 1.200 milioi dolarreko kontratua sinatu dute jada AEBetako Gobernuaren Barda agentziarekin, 300 milioi dosi kostu prezioan ematea aurreikusiz. Finantzazio publikoa izan duen Johnson & Johnson konpainiak ere argi adierazi du 1.000 milioi dosi baino gehiago irabazirik lortzeko aukerarik emango ez dien prezioan salduko dituztela.

 

Seis posibles vacunas en «fase muy avanzada»

Seis candidatas a convertirse en vacuna contra el covid-19 se encuentran en «fase muy avanzada», según indicó ayer el director general de la Organización Mundial de la Salud (OMS), Tedros Adhanom Ghebreyesus.

Tres de ellas se desarrollan en China y las otras están en manos de las farmacéuticas estadounidenses Pfizer y Moderna y de la británica AstraZeneca, esta última en colaboración con la Universidad de Oxford. Otros 160 laboratorios trabajan también para lograr la vacuna.

Las autoridades de Rusia anunciaron el pasado fin de semana que una vacuna desarrollada por el Centro Nacional de Investigaciones Epidemiológicas y Microbiología Gamalei se encuentra en la última fase de pruebas y podría ser inoculada en la población a partir de octubre, aunque la OMS se ha mostrado cauta al respecto.

El director de Emergencias Sanitarias de la OMS, Mike Ryan, indicó que, en cuanto alguna de ellas muestre buenos resultados, «se pasará a la producción de la vacuna y se procederá a la inmunización de la población, pero hay que ser cautos y ver posibles efectos adversos antes de vacunar a miles de personas».GARA