10 AGO. 2020 BEGIRADA 4.000 tona olio paradisuan Uztailaren 25ean Japoniako enpresa baten petrolio-ontziak Maurizio uharteko uretan hondoa jo zuen. 200 tona diesel eta 3.800 tona petrolio omen zeramatzan. Aste honetan bertako Gobernuak adierazi duenez, itsasontzia bere karga isurtzen ari da eta marea beltz bat sortzen ari da. Greenpeaceren esanetan, Maurizio uhartearen historiako «krisi ekologikorik larrienetakoa» da.