BEGIRADA

Muga irekita, Gazako egoera apur bat arindu da

Maiatzetik itxita egon da Gazaren eta Egiptoren artean dagoen Rafah pasabidea. Atzo berriz ireki zuten hiru egunerako bakarrik. Gainera, muga zeharkatzen dutenek berrogeialdia egin beharko dute. Biztanleria-dentsitate handiak eta osasun-sistema ahulak Gazako Gobernua neurri zorrotzak hartzera behartu dute koronabirusari aurre egin ahal izateko.