22 AGO. 2020 BEGIRADA Itzulerarik gabeko muga gainditu dugu? Groenlandia munduko uharterik handiena da. Duela gutxira arte bere azaleraren %80 izotzez estalita zegoen. Berotze globalaren ondorioz, 2019an 532.000 tona izotz galdu zituen, eta horrek, zientzialarien arabera, 1,4 mm-ko igoera eragin zuen itsasoaren mailan. Ikerlari batzuen iritziz, klima aldaketa geldituko balitz ere, Groenlandiako izotz geruza ezinbestean urtu egingo da.