GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gezurtiaren buztan gero eta laburragoa


Donald Trumpen arreba zaharrenak, Maryanne Trump Barryk, hautsak harrotu ditu “Washington Post”-ek bere hitzen grabazio bat publiko egin ondoren. Epaile federal ohiak anaia «fidagarria ez den» pertsona «gezurti eta krudeltzat» jotzen du, «printzipiorik gabea» dela eta egiten duen guztia «bere oinarriak kontentatzeko» egiten duela adierazi du.