31 AGO. 2020 BEGIRADA Migrazioak ez du etenik Argazkian, Alemaniarako bidean den Siriako migratzaile bat abandonatutako trenbide-tunel batean atseden hartzen ari da, Belgraden. Orain bost urte ehunka mila migratzailek eta errefuxiatuk Balkanak zeharkatu zituzten ihesean. 2016ko Bruselaren eta Turkiaren arteko akordioa baten ondorioz, ibilbidea «itxi» egin zen ofizialki. Baina, berez, etorkinen mugimendua ez da inoiz eten.