BEGIRADA

Eraildako emakumeen zerrenda lazgarria

«Collages Feminicides Paris» kolektibo feministako kideek murala egin zuten herenegun, 2019ko abuztuaren 31tik atzora arte Estatu frantsesean eraildako ehun emakumeen izenekin. Feminismoak azken urteotan gorakada ikaragarria ezagutu arren, patriarkatuaren adierazpen gordinenena, emakumeen hilketak eta emakumeen kontrako biolentzia, bere horretan mantentzen da.