04 SET. 2020 BEGIRADA Justizia berdina da guztiontzat? Iñaki Urdangarinek hirugarren gradua lortu du, baina ez polemikarik gabe. Zaintza epaileak espainiar erregearen koinatuari hirugarren gradua emateko adierazitako arrazoietako bat «isolamenduaren gogortasuna» izan da. Gogortasun hori urteak eta urteak daramate pairatzen euskal presoek eta, Urdangarinen kasuan ez bezala, ez da izan euren borondatez.