GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

«Wir schaffen das»


«Lortuko dugu» esaldia bota zuen Angela Merkelek errefuxiatuen krisia pil-pilean zela. Bost urte geroago ez dela lortu gogoratu nahi izan dute ekintzaileek. Horretarako, Berlingo Reichstag eraikinaren aurrean, 13.000 aulki jarri dituzte oraindik Moira kanpalekuan harrapatuta dauden pertsonak sinbolizatzeko. Eta horiek aterpetzeko lekua badagoela azpimarratzeko.