GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Etorkizun distopikoaren atarian


San Frantziskoko badia ke laranjak hartuta dago. San Frantzisko, Oakland eta San Jose hiriak hartzen dituen hirigunean 9,5 milioi biztanle bizi dira. Bertatik hurbil 35 sute handi daude, eta dagoeneko 120.000 hektarea erre eta bost herri suntsitu dituzte. “Blade Runner”-en gisako filmetan irudikatutako etorkizun distopikoaren gero eta antz handiagoa du gure munduak.