16 SET. 2020 BEGIRADA Barkamena? Aurreko astean kolonbiar bat hil zen atxiloketa bortitza jasan eta ordu gutxira. Heriotzak herritarren matxinada eragin zuen. Poliziak bortizkeria handiagoarekin erantzun zuen, eta beste 13 hildako eta balaz dozenaka zauritu eragin zituen. Bogotako alkateak eta Defentsa ministroak barkamena eskatu dute; behar dena, ordea, Poliziaren zigorgabetasuna amaitzeko neurri zorrotzak dira.