18 SET. 2020 BEGIRADA Gogoratzen zortzietako txaloak? Osasun langileek jendartearen babes aktiboa jaso zuten covid-19aren lehen astinaldian. Muturreko egoera hura atzean utzi genuen eta jendartearen psikologia kolektiboak garapen azkarra izan du hilabete gutxian. Bigarren astinaldiari nekeak eta mesfidantzak jota aurre egiten ari gara, osasun langileen ahalegina ahaztuta. Baina jo eta ke jarraitzen dute lanean, baldintza oso zailetan.