24 SET. 2020 BEGIRADA Amazonaseko galera ekologiko etengabea Brasilgo JBS taldea munduko haragi prozesatzaile handiena da. Atzo, bere abereak ez datozela deforestatutako zonaldeetatik ziurtatzea helburu duen plan bat aurkeztu zuen. Izan ere, Amazonasen ilegalki hornitzea leporatu diote JBSri. Urtez urte, «munduko birikak» zuhaitz eta landaredi azalera handiak galtzen ditu zenbait negozioren mesedetan. Bada garaia joera horri buelta emateko.