BEGIRADA

Poloniarren kontuak?

Poloniako Museo Nazionalaren kanpoaldean ikus daitekeen eskulturak "La Nona Ora" izeneko artelan polemikoari erantzuten dio. Azken honek Wojtila lurrean botata erakusten zuen, meteorito batek zanpatuta. Polonia ultrakatolikoaren erakusgarri dela pentsa daiteke; hainbat kritika hortik joan dira. Halere, ez genuke ahaztu behar Iruñean badugula hiru metroko Wojtila bat.