30 SET. 2020 Presoen eskubideen alde 650 mendi igoko dituzte larunbatean Sarek antolaturik eta Izan Bidea dinamikaren baitan, 650 mendi igoko dituzte larunbat honetan «preso eta iheslarien etxeratze prozesua abian jarri eta elkarbizitzarako eta bakerako bidean» aurrera egiteko helburuarekin. Izan Bidearen baitan ateratako kamiseta, musuko eta banderak eramateko deia egin dute. GARA DONOSTIA «Larunbat honetan milaka lagun mobilizatuko gara 650 tontor igotzeko. Familian, lagunartean edota 400dik gora herri eta auzoetatik antolatu diren irteeren bitartez. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako mendiak aldarriz beteko ditugu; 125 inguru Araban, 130 inguru Bizkaian, 120 inguru Gipuzkoan, 220 inguru Nafarroan eta 60 inguru iparraldean», azaldu zuten atzo Sareko eledun Bego Atxak eta Joseba Azkarragak agerraldian. Mendi igoerak goizez egingo dira, tontorrera iritsi eta Izan Bidea bandera jarriz. Irteerak antolatu dituzten mendietan, igoeraren ostean, ekitalditxoak egingo dira, betiere segurtasun irizpideak errespetatuz. Julio Soto bertsolari nafarrak Habanera doinuarekin prestatu duen bertsoa helaraziko diete 650tontor.sare.eus web orrialdean izena eman duten guztiei, baita irteerak antolatu dituzten herrietako kideei ere, «milaka pertsonak, 650 aldiz, Euskal Herri osoan zehar batera abestu dezagun». Behin tontorrera igota, bideoak zabaltzeko deia egin zuten; norberaren edo taldeko sare sozialetan #650tontor, #IzanBidea eta igotako mendiaren izenaren traolak erabiliz, edota Sarek egun horretarako prestatu dituen telefono zenbakietara Whatsappez argazkia edo bideoa eta igo den mendiaren izena bidaliz», esan zuten. Hauek dira Sarek prestatu dituen telefonoak: Araba, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako mendietarako 678 13 74 05; Bizkaiko mendietarako, 688 67 46 79; Gipuzkoako mendietarako, 688 62 83 66, eta Nafarroako mendietarako, 688 81 20 34. Izan Bidearen baitan ateratako kamiseta, musuko nahiz banderak soinean eramateko eskatu zuten, «Euskal Herri osoko muinetan marea urdin luze eta zabala irudikatzeko asmoz». Gomendioak Pandemia egoera honetan, ekimen honen antolatzaileek hainbat gomendio egin zituzten: musukoa jantzita eramatea, segurtasun neurriak eta distantziak gogoan izatea, eguraldiaren arabera arropa egokia hartu eta mendirako oinetako aproposak janztea, ura eta jatekoa eramatea, ongi aukeratzea zein mendi igo eta laguntza behar izanez gero, eskatzea, eta natura errespetatzea. «Ekimen eder honen helburua etxeratze prozesuaren alde, elkarbizitzaren alde eta bakearen alde mugimenduan den jendartea garela erakustea da, baina baita gozatzea ere», esan zuten agerraldia amaitu baino lehen. «Une garrantzitsu baten aurrean gaude; batetik, Euskal Herri mailan inoizko adostasun maila handiena lortu dugulako salbuespeneko espetxe politika aldatzearen alde eta, bestetik, bai Frantziako bai Espainiako gobernuek aldaketa hori gauzatzearen aldeko borondatea adierazi dutelako. Ekintzak, ordea, oraindik ere mugatuak dira. Guri dagokigu borondate hori praktika bilakatzea, ez baita benetako mugimendurik gertatuko, bultzatu ezean. Preso eta iheslarien auzia konpontzeko garaia da, baita elkarbizitzaren eta bakearen alde hasitako bidea jarraitu eta gauzatzekoa ere. Horixe da tontorretara eramango dugun aldarria», adierazi zuten. Marta Igarriz sale libre tras 15 años Tras agotar íntegramente la condena, la hernaniarra Marta Igarriz Izeta salió ayer en libertad de la cárcel de Logroño, donde ha pasado los dos últimos años. Allí fue recibida por familiares y amigos, y posó con una ikurriña y banderolas por la repatriación. Antes de La Rioja Igarriz estuvo presa en Castelló, durante nada menos que once años. Y fue en una de las visitas a esta cárcel mediterránea, en Navidades de 2017, cuando una de sus hermanas, su madre y una tía sufrieron un gravísimo accidente. La madre de Igarriz padeció rotura de varias costillas, una vértebra cervical y otras dos aplastadas. Su tía sufrió rotura de esternón. Y Ana Igarriz, hermana de Marta, diversas contusiones. Igarriz fue clasificada posteriormente en segundo grado y trasladada a Logroño. Ha tenido algunos permisos carcelarios, pero no se le ha puesto en libertad condicional pese a tener superados amplísimamente las tres cuartas partes de la condena, como ocurre con otros 80 presos y presas vascas que deberían quedar en libertad este mismo 2020.GARA