GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Amiantoaren biktimentzako justizia geldoa


CAFeko langileek ahalegin handia egin dute amiantoaren ondorioen aurkako borrokan. Enpresa zuzendaritzak, ordea, ez du halako jarrerarik erakutsi. Salaketa bakoitzaren aurrean, CAFek edozein aitzakia bilatzen du, prozesu judiziala luzatu eta amiantoaren biktimentzako justizia eta erreparazioaren bidea amaigabea izan dadin. Beste epaiketa bat galdu zuen enpresak atzo.