GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Katalunian 20 hilabete, Madrilen 11 urte eta erdi


Kataluniako Auzitegi Nagusiak 20 hilabeteko inhabilitazioarekin zigortu zituen, atzo, 2017an Parlamentuko Mahaiko kide ziren lau diputatu independentista. Ekintza berberengatik epaitu zuten Auzitegi Gorenean Carme Forcadell, Parlamentu hartako presidentea. Gauzak zer diren, ordea; Madrilen 11 urte eta erdiko kartzela zigorra jaso zuen Forcadellek.