GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Amets amerikar bat


AEBetako Baltimore hiriko Broadway East auzoko biztanle gehienak beltz oso pobreak dira. Auzoa hamarkadetako utzikeriaren ondorioz suntsituta dago. Sistematik at, baita hauteskundeetan ere. 2017ko ikerketa baten arabera, beltzak gehiengo diren auzoetan, denbora bikoitza itxaron behar du hautesle batek ilaran, bozkatu ahal izateko.