GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Behi okelaren sektorean alarmak piztu dira


Merkataritza libreko akordioak eta osasun krisiak ekarri duten prezio jaitsieraren ondorioz, behi okela ekoizten duten abeltzainen egoera larriagotu egin da. Lehendik ere errentagarritasun marjina eskasekin ari zirela adierazi dio EHNE Nafarroak Landa Garapeneko Departamentuari, eta «Elikadura Katearen Legea garatu, zaindu eta aplikatzea» exijitu dio.