19 NOV. 2020 BEGIRADA Tokiko saltokien defentsa militantea Urriaren 30ean konfinamendua indarrean sartu zenetik, elikagaiak saltzen ez dituzten Ipar Euskal Herriko denda txikiak itxita dauden bitartean, Amazon eta halako plataforma handiek beren merkatu kuota emendatzen jarraitzen dute. Horixe salatu zuten atzo Bizi! mugimenduko hainbat ekintzailek Baionako erdiguneko Monoprix saltokian, Amazonek bertan duen banaketa gunea blokeatuz.