21 NOV. 2020 Dieselaren zerga kentzea adostu duela esan du EAJk GARA MADRIL Espainiar Kongresuko EAJren bozeramaile Aitor Estebanek atzo iragarri zuenez, dieselaren gaineko zerga kentzea adostu du Gobernu espainolarekin. Estatuko Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketetan jasota dago. Bere hitzetan, Madrilek dieselen gaineko zerga kentzea onartu du, baita makina-erreminta industriarako 50 milioi euro eta Zorrotzako lurperatze obretarako sei milioi bideratzea ere. Greenpeacek akordioa salatu du: «Dieselaren parekatze fiskala kentzeak erakusten du EAJk eta Gobernuak ez dutela konpromisorik kutsadura murrizteko. Diesela hiri-inguruneetako airearen kalitate txarraren erantzule nagusia da».