GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Munduko igerilekurik sakonena: 45,5 metroko jaitsiera


Deepspot. Ondo gogoratu izen hau, asteburu honetan Varsoviatik 50 kilometrora dagoen Mszczonow herrian (Polonia) estreinatu duten munduko igerilekurik sakonena baita: 45,5 metroko sakonera du eta 8.000 metro kubo ur hartzen ditu bere barnean. Urpekarientzat prestatutako espazio honek itsaspeko koben eta maien hondakinen kopiak ditu ur azpian, baita naufragio txiki bat ere, esploratu ahal izateko. Bi urteko lana da hau eta 8,9 milioi euro kostatu da.

Argazkia: Wojtek RADWANSKI I AFP PHOTO