25 NOV. 2020 KLIK Txinako espazioaren konkistaren «martxa luzea» Txinak, duela 60 urte Maok hasitako espazioaren konkistan –eta orain Marteri begira dagoena–, beste pauso bat eman du. Ilargira jaurti zuen, atzo, hango arroken laginak biltzeaz arduratuko den Chang 'e 5 zunda. Europa, AEB eta Errusiaren mailara heltzeko asmoz, milaka milioi dolar inbertitzen ari da bere espazio-programan. Asmo handiko hiru proiektu ditu: 2021ean urrunetik gidatutako robot bat Marten jartzea, hemendik 2022ra espazio-estazio handi bat eraikitzea eta 2030erako txinatarrak Ilargira bidali ahal izatea. Argazkia: STR | AFP