BEGIRADA

Ongi etorria, lehenago behar bazuen ere

Gipuzkoako Diputazioak laguntza programa bat aurkeztu berri du 2022rako banda zabal ultraazkarra Gipuzkoako udalerri txiki guztietara eramateko. Herri txikiak azkenak izaten dira zerbitzuak jasotzen, eta pandemia garaiotan telelanak, informazio kontsumoak, aisiak... sarearen erabilera biderkatu dute, zerbitzu ultraazkarra etxe guztietara iristea beharrezkoago bilakatuz.