GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Txertaketaren lasterketaren beste aurpegia


Herrialde aberatsetan txertaketa kanpaina gero eta aurreratuago dagoen bitartean, beste herrialde batzuk oraindik gorriak pasatzen ari dira. Indonesian, munduko laugarren estaturik jendetsuenean, gaixo olde batek ospitaleak eta osasun sistema gainezka jarri ditu. Larunbatean ateratako argazkian, lurperatzaileak, etxean isolatuta zegoela covid-19ak hildako indonesiar baten gorpua hilobira eramaten.