GARA Euskal Herriko egunkaria
MENDIA

Maite Maiorak Hiru Haundiak lasterketaren errekorra hautsi du


Maite Maiora eta Julen Martinez de Estibariz izan ziren Hiru Haundiak mendi lasterketako irabazleak. Mendaroarrak probako errekorra hautsi zuen, gainera. Bere denbora, honakoa: 12:09:39. 40 minututan hobetu zuen 2014an Silvia Triguerosek egindako marka. Korrikalari arabarraren denbora, aldiz, 11:13:30 izan zen.

Larunbateko 00.00etan hasi zen XXII. Hiru Haundiak lasterketa. Izena eman zuten mila lagunetik 875ek Murgitik Gorbeiako gurutzerako bidea argitzen zuten, gaua hotz eta oskarbi zela.

Mutiletan, ia lehen kilometroetatik faboritoa zen eta ibilbidetik 5 km-ra bizi den Julen Martinez de Estibarizek Ubidetik bakarrik egin zuen ibilbide osoa. Bigarren, Aser Arza bizkaitarra izan zen (11:36:14) eta hirugarren, Ander Erice (11:44:28).

Handik gutxira, 12:09:39 denbora eginda, irribarretsu sartu zen Araian Maite Maiora, bosgarren postu absolutuan, emakume batek iraupen lasterketa handi horretan egindako markarik onena hautsiz (12:48:22).