GARA
AIZKORA

Sherpa.ai Txapelketa Nagusiko finala, azaroaren 21ean Bilbon

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala datorren azaroaren 21ean izango da Bilbao Arenan eta Estatu espainolean ere zuzenean ikusi ahal izango da Gol TV telebista katearen bidez. Kanporaketak Zestoan jokatuko dira larunbat honetan (18.00).

Guztira hamasei aizkolari ariko dira lehian, hamahiru gizon eta hiru emakume. Gizonetan, Lehen Mailako 11 aizkolariei Araian urriaren 17an jokatuko den Promozioko finaleko lehen bi sailkatuak gehituko zaizkie. Sei enbor ebakiko dituzte: bi kana-erdiko (54 ontzakoak), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontzakoak).

Parte hartuko duten gizonezkoak hauek dira: Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Yon Irazu, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa, Jon Rekondo, Ugaitz Mugertza, Jexux Mujika, Julen Larrea, Arkaitz Jauregi, Iñaki Azurmendi eta Eloy Corchero –sei onenak sailkatuko dira–. Emakumeetan, Karmele Gisasola, Garazi Arruti eta Uxue Ansorregi arituko dira lehian. Bakoitzak 36 ontzako lau enbor ebaki beharko ditu.